URRIAK 25, DOMEKA
ERREKA GARBITZIA AUZOLANIAN
Aseguru kontuak direla eta ezinbestekoa da izena ematea. Horretarako hainbat bide dituzu: Udaltzainetan, Kultur Etxean edo Agorrosinen egongo diren inprimakiak betez. Izena emateko azken eguna: Urriak 16.
errekagarbitzeko@gmail.com helbidera mezua idatziz
edo inprimaki hau betez
Asmoaren berri zure inguruan zabaldu, faborez. Iaz asko elkartu ginen baina halere leku batzuetan motz geratu ginen...aurten Mekolalde- Osintxu eta Ola- Elorregi aurrekoetan baino sakonago garbitzeko helburua daukagu eta tarte horietan jende asko beharko dugu. Gero eta gehiago elkartu lan gutxiago, giro aberatsagoa eta hobeto ibiliko gara!
Ba horixe! Herria/auzoa txukuntzeko prest bazaude eta urriak 25ko goiza libre badaukazu animatu!!! eta izena eman.