2015(e)ko urriaren 13(a), asteartea

Erreka Garbiketa Auzolanean



URRIAK 25, DOMEKA

 ERREKA GARBITZIA AUZOLANIAN 

Urriak 25ean erreka garbitzeko auzolana antolatu dugu hirugarren urtez. Horretarako aurreko ediziotan bezala herritarron parte hartzea garrantzitsua da. 

Aseguru kontuak direla eta ezinbestekoa da izena ematea. Horretarako hainbat bide dituzu: Udaltzainetan, Kultur Etxean edo Agorrosinen egongo diren inprimakiak betez. Izena emateko azken eguna: Urriak 16. 

errekagarbitzeko@gmail.com helbidera mezua idatziz 

edo inprimaki hau betez


Txertatutako irudia 2


Asmoaren berri zure inguruan zabaldu, faborez. Iaz asko elkartu ginen baina halere leku batzuetan motz geratu ginen...aurten Mekolalde- Osintxu eta Ola- Elorregi aurrekoetan baino sakonago garbitzeko helburua daukagu eta tarte horietan jende asko beharko dugu. Gero eta gehiago elkartu lan gutxiago, giro aberatsagoa eta hobeto ibiliko gara!

Ba horixe! Herria/auzoa txukuntzeko prest bazaude eta urriak 25ko goiza libre badaukazu animatu!!! eta izena eman.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina